Zunba
Zunba
Zumba dantzan oinarritutako fitness jarduera bat da, eta kiroldegietan eta gimnasioetan oso ezaguna da. Kolonbiako dantza-instruktore bat, Alberto "Beto" Pérez, izan zen metodo honen sortzailea, eta hainbat erritmo latino eta nazioarteko musika erabiltzen ditu, hala nola salsa, merengue, reggaetoia, cumbia eta samba.
Zumba klaseak dantza-koreografietan oinarritzen dira, baina ez da beharrezkoa dantzan aditua izatea. Ariketak sinpleak eta errepikakorrak izaten dira, eta mugimenduak intentsitate desberdinetakoak izan daitezke, guztientzako egokiak izateko. Helburua jendea ariketa fisikoa egitera animatzea da, modu dibertigarri eta motibatzailean.
Zumba klaseek erresistentzia kardiobaskularra hobetzen dute, kaloriak erretzen dituzte, eta gorputz osoa tonifikatzen laguntzen dute. Gainera, dantzaren izaeragatik, jarduera soziala eta alaiagoa bihurtzen da, askorentzako entrenamendua entretenigarriagoa bihurtuz.
- Intentsitatea: altua.
- Ikastaroaren iraupena: urria - ekaina.
- Saioaren iraupena: 50 minutu.
- Egunak eta ordutegia:
- Astelehena - asteazkena: 19:00-19:50
- Asteartea - osteguna: 18:00-18:50
- Prezioa hilabeteko: abonatuak 24,55 € / abonatu ez direnak 39,30 €
- Izen ematea: izen-ematea uztailaren 9tik irailaren 9ra arte. Irailaren 15tik aurrera eta denboraldian zehar, izen emateko lekua dagoen taldeetan.
Izen emate orria eskuratu Izen ematea on line
