Zoru pelbikoa lantzeko ikastaroa
Zoru pelbikoa
Pelbiseko beheraldiari eusten dioten muskuluen multzoari deitzen zaio zoru pelbikoa. Muskuluak ahultzen joan daitezke emakumeengan, kausa eta faktore ezberdinek eraginda. Horregatik, muskulazio guztia prestatzea izango da eskainiko diren saioen xede nagusia.
Intentsitatea: baxua
Ikastaroaren iraupena: 3 hilabete (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina)
Saioaren iraupena: 1h
Egunak eta ordutegia:
- Asteartea: 12:15-13:15
- Asteazkena: 16:00-17:00
Prezioa hilabeteko: abonatuak 19,50 € / abonatu ez direnak 31,65 €
Izena ematea: behin epeak pasata, izena eman ahal izango da plaza libreak egotekotan.
- 1.hiruhilekoa: uztailaren 8tik irailaren 8ra
- 2.hiruhilekoa:
- Ikasle berriak: abenduaren 1etik 8ra
- Ikasle ohiak: abenduaren 10etik 12ra
- 3.hiruhilekoa:
- Ikasle berriak: martxoaren 1etik 9ra
- Ikasle ohiak: martxoaren 11tik 13ra
(3 hileko ikastaroetan ikasle berriek izango dute lehentasuna izen emateko garaian)
Izen emate orria eskuratu Izen ematea on line