Zertan Datza

Zertan Datza

Hernaniko Udalak, Jarduera Fisikoa eta Kirol Departamentuaren bidez, gizarte aktiboagoa eta osasuntsuagoa sortzea du helburu. Horretarako gure egin beharra erraztasunak jartzea izango da, biztanleria osoak jarduera fisikoan modu eraginkor eta berdintasunezkoan parte hartu dezan, bizimodu aktiboagoaren garapena sustatuz eta pertsona sedentarioen kopurua murriztuz.

Jarduera fisikoa eskubide gisa ulertzen dugu eta edozein pertsonaren garapen integralerako zein gizarte kohesiorako elementua da. Jarduera fisikora herritar ororen sarbidea bultzatu behar dugu eta aukera berdintasuna bultzatu.

Osasunaren eta aisialdiaren ikuspegiak geroz eta garrantzia handiagoa du herritarren artean eta joera horri babesa eta erraztasunak eman behar dizkiola uste dugu Udaletik.