Prestazioak
Kiroldegiko abonatuek igerilekua eta gimnasioa erabiltzeko eskubidea izango dute, beti ere, lekuko arautegiak ezarritako baldintzak errespetatuta. Horretaz gain, gehienez bi egun lehenago erreserbatuta, kirol anitzetarako pista, squash-a, frontoi txikia eta frontoia doan erabili ahal izango dira, libre baldin badaude.
Gimnasioan monitore bat egongo da 16 urtetik gorako abonatuentzat, aurrerago zehaztuko den ordutegian, gimnasioko makinen erabileraren inguruko argibideak doan emateko, eta, dagokion tasa ordainduz gero, erabiltzaileen neurrira dagokion entrenamenduak prestatzeko.
Abonatuek beraientzako ikastaro esklusiboak izango dituzte eta, erabiltzaile guztientzako irekiak diren ikastaroak ere egiteko aukera dute, abonatu gabeek ordaintzen dituzten baino kuota murritzagoak ordainduta. Bestalde, udan, aisialdirako eta jolaserako kanpoko igerilekuetara joan nahi izanez gero, kuota txikiagoa ordaindu beharko dute Kiroldegian abonatuta ez daudenek baino.