Multikirola
Multikirola
Kirol jarduera anitzean oinarritzen den, prozesua emaitzen gainetik balioesten duen, haurrak erdigunean kokatzen dituen eta komunitarioa den programa.
Bi etapa bereizten dira, benjaminak (LH 3-4) eta alebinak (LH 5-6). Astean bi egunetan burutzen dute egitasmoa hau non atletismoa, futbola, irristaketa, triatloia, herri kirolak, parkour, datchball, softball, kindball, artzikirola, defentsa pertsonala / judoa, igeriketa eta waterpolo, eskupilota, pala, yoga, eskubaloia, hockeia, boleibola, saskibaloia, zirkoa, errugbia, arrauna, erritmoa, orientazioa, bizikleta txangoa, mendi irteera, eskalada, kirol egokitua, mahai tenisa, badmintona… lantzen diren urte osoan zehar. Astean zeharreko saioez gain, urtean zehar 10 topaketa egiten dituzte. Hona hemen aurtengo topaketen egutegia: