Tasa murrizketak
Tasa murrizketak
Hernaniko tasa eta prezio publikoen salbuespenei eta murrizketei buruzko erreglamendua arautzen duen ordenantza fiskalak Kiroldegiko kuotan salbuespena edo murrizketa izateko eskubidea ematen du; laguntza hauek %90eko, %75eko edo %50eko murrizketak aplikatzea izan daitezke.
Murrizketa hau soilik kanpoko igerilekuetako abonatu adingabeei aplikatuko zaie. Hau da, deskontuak soilik 18 urtetik beherakoei ezarriko zaizkie.
Murrizketa hauek eskuratzeko eskaera orria aurkeztu beharko da.
Ondareei dagozkion muga batzuk existitzen dira eta muga hauek gainditzen dituztenei ez zaizkie eskariak onartuko; adibidez:
- Ohiko etxebizitzaren katastroko balioak ezingo du 176.061,68 € gainditu.
- Ez da murrizketarako eskubiderik izango bizikidetza-unitateko kideren bat ohikoa ez den etxebizitza baten jabe bada
- Bizikidetza-unitatean trakzio mekanikoko ibilgailu bat baino ezin izango da matrikulatu. Ibilgailu hori ezingo da 13,99 zaldi fiskaletik gorakoa izan.
- Diru-sarreren zein kontu korrontearen batazbestekoaren gehienezko kopuruak zehazten dituen taula bat ere badago, bertan bizikidetza unitateko partaide kopuruen arabera jaso beharreko diru sarreren eta kontu korrontearen batazbestekoaren gehienezko kopuruak zehazten dira.
- Ezin da zorrik izan Udalarekin.
Hemen dituzu eskuragarri murrizketak eskatzeko bete beharreko inprimakia eta bertan aurkituko duzu baita ere, tramitazioa burutu ahal izateko informazio guztia: