Jolas-Hezi
Jolas-Hezi
Gipuzkoako Eskola Kirola ekimenaren baitan, JolasHezi 6-8 urte bitarteko haurren garapen motorra, kognitiboa, afektiboa eta sozialaren oinarriak eraikitzeko programa da.
Astean behin burutzen den egitasmoa da.
Haurrek zer garatuko dute?
- Jolasa oinarri, beren gelakideekin batera trebetasunak garatzeko aukera izango dute.
- Egoera motor anitzei aurre egiteko oinarriak bereganatuko dituzte: bakarkako egoerak, buruz burukoak, kolaboraziozkoak, kolaborazio-oposiziozkoak, ziurgabetasun ekintzak eta adierazpeneko ekintzak.
Programaren helburuak:
- Haurraren heziketa integrala bultzatzea: garapen kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala.
- Balioen hezkuntza: aniztasunari erantzutea (kulturartekotasuna, parekidetasuna, aniztasun funtzionala).
- Euskararen normalkuntzarako tresna bat gehiago izatea.
- Eskola kiroleko hurrengo etapetarako ikaslea prestatzea.
Programaren ardatzak
- Konfiantzaren pedagogia: pertsonari bere hezkuntza ibilbidean bere buruarengan, besteeengan eta inguruarengan konfiantza izan dezan laguntzea da.
- Haurraren garapen motorra: prozesu sekuentzial eta jarraitu gisa ulertzen da, non gizakiak abilezia motor ugari eskuratzen dituen. Mugimendu sinpleetatik, antolatu gabeetatik, abilezi motor antolatu eta konplexuetara.
- Praxiologia motorra: jokabide motorrak bi plano aldi berean kontutan hartzen ditu.
- Ikasleen portaera motorra (espazioa eta denboraren desplazamenduak, keinuak, kontaktuak, besteekin harremanak…), eta
- Ikaslearen ezaugarri subjektiboak (hautemateak, motibazioa, erabaki hartzeak, afektibotasuna etab.)
- Balio hezkuntza: desiragarriak diren idealak, gizarte edo kultura batean denen onespena jasotzen dutenak eta portaera zehatz bat bultzatzen dutenak.
- Hezkidetza: pertsona guztiak gizarte generoaren arabera hierarkizaturik ez dauden balio, portaera, arau, espektatiba sistema baten barnean, berdin prestatzea da.
- Euskal kulturaren transmisioa: Gizartearen jokamoldeak erakustean datza.