Indoor walkinga
Indoor walkinga
Makina eliptikoaren gainean, erritmoan oinarritutako ariketa egingo da. Musika aproposak lagunduta kontrolatuko da saioaren intentsitate eta abiadura. Gerritik beherako atalak landuko dira bereziki: gluteoak eta hankak. Baina bestelako giharrak ere landuko dira, hala nola, besoak, bizkarra eta sabela. Adin guztietarako egokia, hasi gazteetatik eta helduenerarte (azkenengo hauentzat egokia da batez ere, belaunentzat ia inpakturik gabeko ariketa baita).
- Intentsitatea: baxua.
- Ikastaroaren iraupena: urria - ekaina.
- Saioaren iraupena: 50 minutu.
- Egunak eta ordutegia:
- Astelehena - asteazkena: 18:30-19:20
- Asteartea - osteguna: 18:00-18:50
- Prezioa hilabete: abonatuak 40,30 € / ez abonatuak 64,50 €
- Izena ematea: uztailaren 9tik irailaren 9ra arte. Irailaren 15tik aurrera izena emateko lekua gelditzen den taldeetan.
