Izen ematea eta araudia
Izen ematea eta araudia
Izen ematea Udal kiroldegian edo webgunearen bidez https://labur.eus/mrHQO egin daiteke.
Pertsona bakoitzak eskaera bakarra egin ahal izango du. Eskaera orri bakoitzean bi ikastaro desberdin izendatzeko aukera izango da, lehen aukeran ikastarorik egokitu ezean, beste ikastaroren batean aukera izateko.
Ikastaro guztiek gutxieneko izen-emate kopurua beharko dute aurrera ateratzeko. Plazak baino eskaera gehiago egonez gero, zozketa bidez esleituko dira. Zozketan kanpo geratzen direnek beste talde batean izena eman ahal izango dute, plaza libreak egonez gero, izen-emate hurrenkerari jarraituz.
HIZKUNTZA IRIZPIDEAK
Ikastaroen hizkuntza irizpideak: Euskarazko ikastaroetan
Ikastaroen hizkuntza irizpideak: Nagusiki euskaraz ematen diren ikastaroetan
IZENA EMATEKO DATAK
| IZEN-EMATEA: Uztailak 27- Irailak 6 | ZOZKETA: Irailaren 7an 12:00tan | ZOZKETAREN EMAITZA: Irailaren 7an 14:00etan |
| IZEN -EMATEA | ZOZKETA | EMAITZAREN JAKINARAZPENA | |
|---|---|---|---|
| 1. Hiruhilekoa | Uztailak 27 - irailak 6 | Irailaren 7an 12:00etan | Irailaren 7an 14:00etan |
| 2. Hiruhilekoa |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
| 3. Hiruhilekoa |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
Ikasle berriak: Errepikatzaileak: |
BAJAK
Oro har, ikastaroak hasi ondoren egiten diren baja-eskaerak zuzenean onartuko dira, eta ordaindutakoa osorik itzuli, epe hauen barnean eginez gero:
• Ikasturte osokoetan, lehen bi asteetan
• Hiruhilekoetan, lehen astean
Hilabeteko jardueretan, berriz, behin klaseak hasita ez dira bajak onartuko, eta, beraz, ez da dirua itzuliko.
- Epez kanpo egiten diren baja– eskaerak
a).- Baldintzak betez gero, kasu hauetan onartuko dira, betiere, dagozkion agiriak aurkeztuta:
◦ Arazo medikuak tarteko jarduerarekin ezin duela jarraitu egiaztatzen duen ziurtagiri medikoa
◦ Lanean sortuko diren aldaketak direla eta, ikastaroekin jarraitzeaezinezkoa dela egiaztatzen duen agiria.
◦ Beste herri batera bizitzera aldatu izanez gero, errolda agiria.
b).-Hiruhileko eta urteko ikastaroetan bakarrik onartu ahal izango dira, betiere itxarote-zerrendako pertsona batek (lehentasuna izango du) edo beste batek ordezkatu badezake. Plaza bete ezin bada, ez da bajarik onartuko eta, beraz, ez da diru-itzulketarik egingo.
