Zerbitzuak
Informazio orokorra
Kanpoko igerilekuak uda denboraldian irekiko dira aisialdi eta jolaserako. Azpiegitura erraldoi hau forma anitzeko hainbat igerilekuz osatuta dago, bertan herriko txikienek gozatzeko aukera izango dute. Igerilekuak Hernaniko Txillida pasealekuan kokatuta daude.
Igerilekuetaz aparte, otorduak egiteko gunea, eta 10.000 metro karratu baino gehiagoko eguzkia hartzeko gunea daude. Aurten kafetegi zerbitzua egongo da, eta aldagelak eta toboganak irekita egongo dira,
Gaztetxoentzat gune bat prestatuta dago, hainbat kirol praktikatu ahal izateko, besteak beste bolei, saski edo mahai-tenisa. Materiala norberak eraman beharko du (bolei eta saskibaloiko baloiak, mahai teniseko palak eta pelotak).
Denboraldia (2022ko uda)
Ekainaren 18tik - irailaren 11era.
Ordutegia
10:00 - 20:30 (20:00etan uretatik atera beharko da).