Agenda
27 URR
Kirol klubei eta elkarteei zuzendutako kirol jardueretako dirulaguntzak eskuratzeko oinarri bereziak argitaratu dira.
8 IRA
Ikastaroak kiroldegin eta aire librean eskainiko ditu Udalak aurtengo ikasturtean
10 OTS 24 OTS
Udal Kiroldegiko taberna -kafetegia-jatetxea ustiatzeko lizitazioa irekita dago. Proposamenak aurkezteko epea otsailaren 24an izango da. Informazio gehiago:https:https://t.co/zHvSTEQaLz?amp=1
4 URT
Hernaniko Udalak ematen dituen diru-laguntzak, bai ohikoak baita ezohikoak ere, kobratu ahal izateko, herriko kirol elkarteek dokumentazioa urtarrilaren 4an baino lehen aurkeztu behar dute.
28 ABE
Abenduaren 28an, 12:00etan, kiroldegiko bulegoan egingo da urtarrilean hasiko diren ikastaroko plazaren zozketa. Zozketa, beti bezala, publikoa izango da.
29 ABE
Ostiral honetan, gabonetako ludotekako ekintzen artean bingo solidarioa egingo da. Proposamenak bi funts nagusi ditu: Janari bilketa bat egitea eta ekintza berri eta dibertigarri berri bat konbinatzea. Horretarako, ostiraleko saioan zehar janaria ekartzearen truke, bingo jokorako "kartoiak" banatuko ditugu. Alde batetik, bildutako janaria Gipuzkoako Elikagai Bankura eramango dugu. Bestalde, janaria ekartzeagatik eskuratutako "kartoiekin" goizeko 11etan 11:30etan eta 12tan egingo ditugun bingo saioetan parte hartu ahal izango dute, eta bertan emango diren sari bikainak eskuratu. Ez da beharrezkoa izugarrizko erosketa egitea, bakoitzak ahal duen neurrian zerbait ekartzearekin asko lagundu baitezakegu, eta aldi berean guztiok batera goiz dibertigarri bat pasa.
26 ABE 29 ABE
Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, haurrentzako eta familientzako ekintzak daude kiroldegiko pistetan, 10:00etatik 13:00etara. Etorri eta disfrutatu
24 ABE 1 URT
Eguberriak direla eta, kiroldegia itxita egongo da egun hauetan: abenduaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1
— 10 Items per Page
11 - 19 erakusten 19 emaitzetatik.