Agenda
Atzealdea

Igerilekuak erabiltzeko bete beharreko neurriak

Hernaniko Udal Kiroldegiko igerilekuak, COVID 19a dela eta segurtasun eta higiene neurri zorrotzak zehaztu ditu. Arrazoi honegatik aforoa mugatua izango da eta ondorioz aurretiko hitzordua hartu behar da on line bidez edo telefonoz. Neurri hauek modu egoki eta seguruan betetzea guztion ardura da.
7 AZA

Hernaniko Udal Kirodlegiko igerilekuetan betebeharreko baldintzak

Hitzordua hartu behar da

Igerilekuak erabili ahal izateko hitzordua hartu behar da (07:00-20:30), on line web gune honen bidez http://82.116.169.10/a2sportweb/login.aspx?idioma=EU edo telefonoz (943 552185).

Txandak errespetatu

  • Behin txanda amaituta instalaziotik atera behar da.
  • Hitzordua erabili ezean, hurrengo 48 ordutan ezingo da beste hitzordurik hartu zerbitzu horretan.
  • 65 urtetik gorakoentzat, haurdunentzat eta osasun arrisku berezikoentzat txanda gordeko da (11:00-12:30, aste egunetan).

Segurtasun neurriak bete

Sarrerara iristerakoan kiroldegiko langileek txanda bakoitzaren zerrenda egiaztatuko dute 

  • Kiroldegiko sarreran egongo diren hidrogela nahitaez erabili behra da eskuak garbitzeko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da uneoro (uretan sartzen garenean bakarrik kendu ahal izango da).
  • 2 metroko distantzia bermatu behar da pertsonen artean, denbora guztian.
  • Kiroldegian markatutako bidetik joan behar da.
  • Aldageletako gehienezko aforoa errespetatu behar da. Dutxak erabili daitezke, betiere banaka, eta gune horretan ere segurtasun-tartea mantenduz.
  • Norberaren gauzak takilan gorde behar dira.
  • Norberak ekarritako materiala soilik erabili daiteke. Uretara sartu aurretik materiala desinfektatu behar da, sorosleak bertan edukiko duen esprai batekin.
    • igerilku handian erabili daitekeen materaiala: pullboy, taula eta manopla biguinak.
    • igerileku txikian erabili daitekeen materaiala: umeentzat diren besoetako flotaigailuak.
  • Igerileku handian kale bakoitzean gehienez 3 pertsona ibili ahal izango da.

Gomendioak

Igerileku handiko bi ertzetako kaleetan lehentasuna izango dute uretan ondo moldatzeko zailtasun handiagoa dutenek.

(Segurtasun neurri guzti hauek beteko ez balira, Jarduera Fisikoa eta Kirol Saila neurri berriak hartu beharrean aurkituko litzateke).

 

Txandak