Agenda
Atzealdea

Bingo solidarioa

Ostiral honetan, gabonetako ludotekako ekintzen artean bingo solidarioa egingo da. Proposamenak bi funts nagusi ditu: Janari bilketa bat egitea eta ekintza berri eta dibertigarri berri bat konbinatzea. Horretarako, ostiraleko saioan zehar janaria ekartzearen truke, bingo jokorako "kartoiak" banatuko ditugu. Alde batetik, bildutako janaria Gipuzkoako Elikagai Bankura eramango dugu. Bestalde, janaria ekartzeagatik eskuratutako "kartoiekin" goizeko 11etan 11:30etan eta 12tan egingo ditugun bingo saioetan parte hartu ahal izango dute, eta bertan emango diren sari bikainak eskuratu. Ez da beharrezkoa izugarrizko erosketa egitea, bakoitzak ahal duen neurrian zerbait ekartzearekin asko lagundu baitezakegu, eta aldi berean guztiok batera goiz dibertigarri bat pasa.
29 ABE