Bizi-busa
Bizi-Busa
Bizi-Busa Hernaniko haurrak etxeetatik eskoletarako ibilbidea bizikletaz eta taldean egiteko aukera ematen duen proiektua da. 2015. urteko udaberrian BiziOn Jarduera Osasuntsuen Elkarteak sortu zuen eta hark kudeatzen du, eta Hernaniko ikastetxeen eta udalaren laguntzaz gauzatzen da. Udazken eta udaberrian burutzen da, guztira urtean sei hilabetez.
Oraingoz, bi ibilbide egiten dira Langile eta Urumea ikastetxeetara iristeko:
1.Florida auzotik.
2. Osiñaga, Martindegi eta Zikuñagatik.
8-12 urteko haurrei zuzendua dago (gurasorik gabe). Hortik beherako haurrek, gurasoen laguntzarekin parte hartu dezakete.
Haurrek laguntzaileak izaten dituzte ibilbidean zehar: BiziOneko bi partaide eta animatzen diren gurasoak. Gero, eskolan bizikletak lotzeko laguntza izaten dute. Iraupenari dagokionez, 20 -25 minutu inguru behar dira ibilbide osoa burutzeko. Dohakoa da.
Parte hartzeko beharrezkoak diren gauza bakarrak bizikleta, kandatua, kaskoa eta aldatzeko arropa (ikastetxean aldez aurretik utzia) dira.
Parte hartzeko izena ikastetxean bertan ematen da. Irakasleek 8-12 urteko haur guztiei banatzen dizkieten oharretan bakoitzak bere datuak apuntatu behar ditu. Irakasleak datuak bildu ondoren, BiziOneko partaideak arduratzen dira gainerakoaz.
Harremanetarako: bizibusa@bizion.eus