Web edukia bistaratu

Abonuak

Kiroldegiko abonuak urtekoak, sei hilabetekoak edo hiru hilabetekoak izan daitezke, eta banakakoak nahiz familiakoak.

  • Banakako abonuetan bi adin tarte bereiziko dira, 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak.
  • Familia-abonuetan, honako onuradun hauek izango dira: ezkontideak edo legezko tutoreak, 18 urtetik beherako seme-alabak edo tutelatuak, eta 18 urtetik gorakoak ere bai, 30 urte arte, baldin eta familiaren helbidean erroldatuak badaude eta lanean ari ez badira edo diru-sarrerarik ez badute. Bestalde, etxebizitza berean erregistratu eta erroldatutako izatezko bikoteek ere familia-abonua egin ahal izango dute.

Abonatu bakoitzak bere txartel pertsonala izango du eta berak baino ezin izango du txartel hori erabili, nahiz eta familia-abonua edo banakakoa izan.

Urteko kuoten ordainketa, zatikatu ahal izango da (bi edo lau ordainketa), edozein motatakoa dela ere. Horretarako, kontu korronte edo aurrezki libreta baten datu guztiak eman beharko dira, Kiroldegiak egin beharreko deskontuak egin ahal izateko.

Azken aukera hau aukeratzen dutenei, urte bete igarota beste jakinarazpenik egin ezean, kuotak kobratzen jarraituko da, baja eman arte. Fakturazioak hileroko 22. egunean egingo dira.

Prezioak

Urteko kuota
18 urtetik beherakoentzat 100,00 €
18 urtetik gorakoentzat 159,45 €
Familiarra 241,20 €

 

Sei hilabeteko kuota
18 urtetik beherakoentzat   65,05 €
18 urtetik gorakoentzat 103,55 €
Familiarra 156,60 €

 

                HIRU HILABETEKO KUOTA

18 urtetik beherakoentzat   33,75 €
18 urtetik gorakoentzat   53,80 €
Familiarra   81,40 €

 

Abonuen ordainketa hiru modu ezberdinetan egin daiteke:

  1. Erreziboa banketxean helbideratuz, horretarako aldez aurretik SEPA zuzeneko zordunketaren helbideratze agindua sinatu beharko da. Kuotak zatika ordaindu ahal izateko (bi edo lau zatitan errekargurik gabe), ezinbestean ordainketa modu hau aukeratu behar da.
  2. Kreditu edo zordunketa txartel bidez.
  3. Dirua ondorengo kontu korronteetako batean Hernaniko Udalaren izenean sartuta: 
    • KUTXABANK:  ES822095 5041 17 1060000469
    • BBVA: ES180182-5709-47-0200001004
    • EUSKADIKO KUTXA –(CLP): ES433035-0025-84-0250900008
    • LA CAIXA: ES322100-2403-84-0200046778

Abonatu Txartela Eskatu