Abonuak

Abonuak

Hernaniko kiroldegian abonua ateratzeko aukera ezberdinak daude iraupenaren eta abonatzen den pertsonen/pertsonaren arabera. Iraupenari dagokionez, urtekoa (urtarrila-abendua), sei hilabetekoa (urtarrila-ekaina / uztaila-abendua) edo hiru hilabetekoa (urtarrila-martxoa / apirila-ekaina / uztaila-iraila / urria-abendua) izan daiteke, urtekoa proportzioan merkeena izanik. Bestetik, abonuaren tasa ere ezberdina izango da familiarra edo banakakoa bada. Banakako abonuetan bi adin tarte bereiziko dira, 18 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak.

Familia-abonuei dagokienez, ondorengoak izango dira abonu hauen onuradun: ezkontideak edo legezko tutoreak, 18 urtetik beherako seme-alabak edo tutelatuak, eta 18 urtetik gorakoak ere bai, 30 urte arte, baldin eta familiaren helbidean erroldatuak badaude eta lanean ari ez badira edo diru-sarrerarik ez badute. Bestalde, etxebizitza berean erregistratu eta erroldatutako izatezko bikoteek ere familia-abonua egin ahal izango dute.

Abonatu bakoitzak bere txartel pertsonala izango du eta berak baino ezin izango du txartel hori erabili, nahiz eta familia-abonua edo banakakoa izan.

Urteko abonua helbideratu beharra dago (urtarrilean ordaintzeko hiru erak onartuko dira), kuota bakarrean, bi kuotatan edo lau kuotatan ordaintzeko aukera izanik. Helbideratutako abonuei, urtarrila aurretik beste jakinarazpenik egin ezean, kuotak kobratzen jarraituko zaie, baja eskaera egin arte.

Bestalde, alta ematerako garaian, alta ematen den hilabete osoa kobratuko da.

Fakturazioak hurrengo hilabete hasieran egingo dira (1 eta 5 artean).

 

Prezioak (2024)

Urteko kuota
18 urtetik beherakoentzat 102,60 €
18 urtetik gorakoentzat 163,60 €
Familiarra 247,50 €

 

Sei hilabeteko kuota
18 urtetik beherakoentzat   66,75 €
18 urtetik gorakoentzat 106,25 €
Familiarra 160,70 €

 

Hiru hilabeteko kuota
18 urtetik beherakoentzat   34,60 €
18 urtetik gorakoentzat   55,20 €
Familiarra   83,50 €

 

Abonuen ordainketa hiru modu ezberdinetan egin daiteke:

  1. Erreziboa banketxean helbideratuz, horretarako aldez aurretik SEPA zuzeneko zordunketaren helbideratze agindua sinatu beharko da. Kuotak zatika ordaindu ahal izateko (bi edo lau zatitan errekargurik gabe), ezinbestean ordainketa modu hau aukeratu behar da.
  2. Kreditu edo zordunketa txartel bidez.
  3. Dirua ondorengo kontu korronteetako batean Hernaniko Udalaren izenean sartuta: 
    • KUTXABANK:  ES822095 5041 17 1060000469
    • BBVA: ES180182-5709-47-0200001004
    • EUSKADIKO KUTXA –(CLP): ES433035-0025-84-0250900008
    • LA CAIXA: ES322100-2403-84-0200046778

 

Abonua online edo kiroldegian bertan egiteko aukera dago. Online egin nahi badazu egin klik abonatu txartela eskatu jartzen duen lekuan. Kiroldegian egin nahi baduzu, abonatu egiteko orria bete beharko duzu. Kiroldegian bertan bete badaiteke ere, etxetik beteta eraman nahi izatekotan, egin klik abonatu egiteko orria 2024 jartzen duen lekuan.

 

Abonatu Txartela Eskatu

Abonatu egiteko orria 2024 

Baja eskaera orria