Egunerokotasuna
Atzealdea Zoru pelbikoa indartzeko ikastaroa
2023·03·20
Zoru pelbikoa ezagutu eta lantzeko ikastaroa
Pelbiseko beheldeari eusten dioten muskuloen multzoari zoru pelbikoa deitzen zaio. Zoru pelbikoaren muskuluak ahultzen joan daitezke emakumeengan, kausa eta faktore desberdinek eraginda: ziklo menstruala, haurdunaldia, erditzea, inpaktuzko kirola, lan jarduera mota, loditasuna eta abar. Muskulu hauek ahultzeak ondorio hauek eduki ditzazke: pixa galtzea, prolapsoak eta abar. Zona pelbikoaren muskulazio guztia prestatzea izango da, kiroldegiak esakiniko dituen saio hauen helburua.
Emakumeei bizi klaitatea hobetzeko hain garrantzitsua den eta orainarte hain gutxi aztertu den gai honen inguruko ezagutza eta informazioa eskiniko da ikastaroan. Interesa duen edozein emakumek parte hartu dezake ikastaro hauetan prebentzio modura, eta bereziki pentsatua dago erditu berri duten emakumeentzat (erditze osteko tratamendu gisa), menopausia sasoian daudenentzat, umetokia edo puxika eroria dutenentzat, eta gernu galera dutenentzat.
Lehenego saioa apirilaren 17 izango da eta azken saioa ekainaren 19an. Lehen eta azken saioak astelehenetan izango dira eta gainontzeko saio guztiak ostiraletan. guztira ordu eta erdiko 10 saio izango dira.
Bi taldetan eskainiko da ikastaroa eta talde bakoitzean, gehienez 14 emakumek izango dute parte hartzeko aukera.
- Izen ematea: martxoaren 20tik 30era (online edo kiroldegiko bulegoan).
- Zozketa eta zerrendak: martxoaren 31ean.
- Ikastaroa non: kiroldegian.
- Hartzaileak: 18 urtetik gorako emakumeak.
- Ikastaro egunak: apirilak 17, 21, 28 / maiatzak 5, 12 , 19, 26 / ekainak 9, 16, 19.
- Aurkezpen saioa: apirilak 17.
- Itxiera saioa: ekainak 19.
- Ordutegia: 16:00-17:30 / 18:00-19:30.
- Prezioa: doan.
- Ikasle kopurua: gutxienez 8 ikasle eta gehienez 14 ikasle.
- Irakaslea: Ane Lopez de Arregi fisioterapeuta.