Berriak
Atzealdea Kiroldegiko gimnasioa berrituko da, makina berriak jarri eta mantentzen-lan egokiagoak bermatzeko
2025·06·17
Kiroldegiko gimnasioa eraldatuko da datorren astean, makina berriak jarri eta mantentze-lan egokiagoak bermatzeko. 61 makina berri jarri, materialez hornitu eta lurzoru eremua handituko da, muskulazio makinen eremua handitzeko eta gune funtzional berri bat sortzeko, belar artifizialarekin.
Kiroldegiko mantenu lanetarako urtero egiten den itxiera teknikoaren astea baliatuko da aldaketa hauek egiteko (ekainaren 23tik 27ra), hartara, eraldaketak erabiltzaileei ez die eragingo.
Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirol sailak kiroldegiko gimnasioko erabiltzaileekin egindako elkarlanaren ondorio da eraberritze hau.
Ekainaren 28tik aurrera, udal kiroldegiko gimnasioak hiru eremu izango ditu: indarra pisu librearekin lantzeko eremua (20 makina berrirekin), indar makina gidatuena (14 makina berrirekin) eta kardioko eremua (27 makina berrirekin).
Udalak 266.000 € bideratuko ditu kiroldegiko gimnasioa eraberritu eta zerbitzua hobetzeko (240.000 € makinetan, 11.000 € lurzorua egokitzen eta 15.000, material berriz hornitzen).