Berriak
Atzealdea Hirugarren hiruhileko ikastaro eskaintza egin du udal kiroldegiak
2026·03·03

Udal kiroldegiko ikasturte honetako hirugarren hiruhileko ikastaroetan izena emateko epea irekita dago. Ikasle berrientzako epea martxoaren 8a arte (igandea) izango da eta errepikatzaileentzat, hilaren 11tik 13ra.
Igerilekuan, helduentzako hastapen igeriketa, mantentze igeriketa eta 65 urtez gorakoentzako hastapena eta, haurrentzako igeriketa (3, 4, 5 eta 6 urteko haurrentzat) eskainiko dira. Horrez gain, zoru pelbikoa lantzeko ikastaroak eta emakumeentzako boxeoa ere eskainiko dira.
Zozketa bidez onartuen zerrenda martxoan 16an argitaratuko da, 14:30ean.
Ikastaroak apirilaren 13tik ekainaren 19ra izango dira.
Informazio gehiago, kiroldegian edo online.
