Egunerokotasuna

Hernaniko Udal Jolas Igerilekuak ekainaren 14ean irekiko dira

Gaurtik aurrera udako abonuak salgai online, kiroldegiko harreran eta bulegoan

2024·05·23


Jolas igerilekuak ekainaren 14an irekiko dira eta irailaren 8ra arte erabili ahalko dira. Bi modu daude bertara sartzeko: abonatu txartela eginda edo aldian aldiko sarrera erosita. Abonatu txartela maiatzaren 23tik aurrera egin daiteke, online edo aurrez aurre Kiroldegiko bulegoan eta harreran. 

Sarrerak erosi nahi dituenak online egin dezake, igerilekuetako kanpoaldeko makinan edo harreran bertan. Egun berean edo bezperan eros daitezke txartelak. Beti bezala, Hernaniko eta Astigarragako kiroldegietako abonatuek prezio berezia izango dute.

Gogoan izan behar da instalazioaren aforoa edo edukiera 1.500 pertsonakoa dela. Abonatuentzat erreserbatzen dira edukieraren bi herenak (1.000) eta, beraz, egunero salgai jartzen den sarrera kopurua mugatua da. Hala izanik, abonatua izanagatik ere inork ez du sarrera ziurtatua izango, igerilekuko edukiera ezingo baita gainditu. Horregatik, unean uneko okupazioa jakiteko kirola.hernani.eus webgunean dago aukera eta igerilekura joan aurretik begiratzea gomendatzen da.

 

Denboraldia Ekainak 14 - Irailak 8
Ordutegia 10:00 - 20:30 (20:00etan uretatik irten)
Udako abonuak

Maiatzaren 23tik aurrera:

Ekainaren 24, 25, 26 eta 27an abonuak Hernaniko Udal Jolas igerilekuetan egiteko aukera egongo da, kiroldegia itxita baitago.

Sarrerak

On line bidez edo bertan erosita.

Egunekoa eta hurrengo egunekoa erosteko aukera egongo da.

*Harreran jende pilaketa saihesteko online aukera erabiltzea gomendatzen da.

 

ABONUEN PREZIOAK

  Abonatuak Abonu gabekoak
Familiarra 79,50 € 157,95 €
Banakakoa 52,60 € 104,00 €
Adingabea 34,75 € 63,15 €

 

EGUNEKO SARREREN PREZIOAK

18 urtez azpikoa 5,55 €
18 urtez azpikoa, 17:30etik aurrera 2,95 €
18 urtez gorakoa 8,15 €
18 urtez gorakoa, 17:30etik aurrera 4,10 €
3 urtez azpikoa 2,85 €
3 urtez azpikoa, 17:30etik aurrera 1,45 €
6 hilabetez azpikoa 0,00 €