Berriak

Atzealdea HEKIN EGUNAK: Oinarrizko indar entrenamendua hasi berrientzat

2025-12-14

2025·12·12



Indarraren garapena eta gimnasioan modu seguruan aritzeko behar diren oinarrizko ezagutzak eskaintzeko 2 saio tematiko antolatuko dira.

 Hasiberrientzat: Indarra lantzeko oinarrizko ariketak
Saio hau esperientziarik ez duten edo gimnasioan lehen urratsak eman nahi dituzten pertsonentzat da. Ariketa funtzional sinpleak egingo dira, gorputzaren mugikortasuna eta egonkortasuna lantzeko.

Helburua:
Gimnasioko makinen erabilera ezagutzea eta nola entrenatu jakitea. Horretarako, begirale batek espazioa aurkeztu eta makinak modu egokian eta seguruan nola erabili azalduko du.

Ordutegia:
9:00 – 10:30

Izen-ematea:
Doakoa da, eta ez da aurrez izena ematea beharrezkoa. Egunean bertan, kiroldegiko harreran bertaratzea nahikoa da.

Parte-hartzaileak:
Herritar oro, +16 urte