Berriak

Atzealdea HEKIN EGUNAK: Oinarrizko indar entrenamendua emakumeentzat

2025-12-20

2025·12·16


Indarraren garapena eta gimnasioan modu seguruan aritzeko behar diren oinarrizko ezagutzak eskaintzeko 2 saio tematiko antolatuko dira. Lehena, aurreko astean burutu zen eta larunbat honetan emakumeentzako izango den saioa izango dugu.

Emakumeentzat: Indarra lantzeko oinarrizko ariketak

Helburua:
Gimnasioko makinen erabilera ezagutzea eta nola entrenatu jakitea. Horretarako, begirale batek espazioa aurkeztu eta makinak modu egokian eta seguruan nola erabili azalduko du.

Ordutegia:
9:00 – 10:30

Izen-ematea:
Doakoa da, eta  aurrez izena ematea gomendatzen da. Egunean bertan, kiroldegiko harreran izango da elkargunea.

Parte-hartzaileak: +16 emakumeak*