Berriak

Atzealdea HEKIN EGUNAK: Emakumea eta Indar Entrenamendua.`` Mitoak apurtzen eta konfiantza irabazten´´

.

2026·04·17


Emakumeen gorputza bizitzako fase desberdinetan ulertu eta zaintzeko helburuarekin, emakumeei zuzendutako bi saio praktiko antolatu dira, indar entrenamenduak duen garrantzia ardatz hartuta. Saioek aukera emango dute emakumeen gorputzari buruz dauden mito eta beldurrak gainditzeko, eta indarra lantzeko modu egoki eta seguruan sakontzeko.

Ekimen hau Ane Lopez de Arregui Zabala, zoru pelbikoan espezializatutako fisioterapeutaren, eta Maddalen Fuentes Azpeitia, entrenatzaile pertsonala eta lesioen errekuperazioan adituaren eskutik gidatuko da.

Bi saio antolatuko dira:

- Apirilaren 25ean

- Maiatzaren 16an

Saioak dinamikoak eta praktikoak izango dira, eta emakumeentzako soilik antolatuko dira, konfiantzazko eta segurtasuneko espazio bat sortzeko helburuarekin. Bertan, parte-hartzaileek beren gorputza hobeto ulertzeko eta zaintzeko tresnak eskuratuko dituzte, indarraren lanketak emakumeen osasunean duen garrantzia praktikara eramanez.

Saioak independenteak izango dira, eta interesdunek batean edo bestean eman ahal izango dute izena. Plaza kopurua mugatua izango da (20 pertsona saio bakoitzeko), eta izen-ematearen hurrenkeraren arabera beteko dira. Plaza guztiak betetzen direnean, itxaron-zerrenda osatuko da. Bigarren saioan lehentasuna izango dute aurretik parte hartu ez dutenek.

Saioak kiroldegiko gimnasioan egingo dira.

Izen-ematea kiroldegiko bulegoan bertan edo telefonoz egin ahal izango da.

Animatu eta zatoz zure gorputza ulertzen, zaintzen eta indartzen ikastera.