Berriak
Atzealdea Gaur HEKIN EGUNA da. ZATOZ!!!
2025·10·27

Deskribapena
Saio hau Agerre Mendi Lasterketa Taldeko korrikalariekin batera egingo dugu. Mendi teknika ikastaroa eta entrenamendu praktikoa uztartzen dituen esperientzia da. mendi Korrikaren oinarrizko teknikak landuko ditugu: goranzko eta beheranzko jarrerak, oin-ukitu egokiak, erritmoaren kudeaketa eta gorputzaren oreka.
Helburua
Helburua da emakumeak ahalduntzea eta mendian entrenatzeko aukera seguru, inklusibo eta lagunkoi bat eskaintzea. Saio hau egina dago bai hasiberrientzat, korrika mendian lehen aldiz saiatzen direnentzat, bai ibilia dutenentzat, teknika findu edo entrenamendu berriak ezagutu nahi dituztenentzat.
Mendian aritzea ez da lehiaketa bakarrik: elkartasuna, autokonfiantza eta gorputzarekiko harreman osasuntsua sustatzen ditu.
Parte-hartzaileak
Herriko 16 urtetik gorako emakumeak. Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea; taldeko giroak eta entrenatzaileen laguntzak bakoitzaren erritmoa errespetatuko dute.
Non
Atletismo pistan
Noiz
19:00
