Berriak

Atzealdea Bihartik irailaren 9ra, udal kiroldegiko ikasturte berriko ikastaroetan izena emateko epea irekita

Emakumeentzako boxeoa eta helduentzako igeriketako Hastapena mailan izango dira berrikuntza handienak

2025·07·08


Hernaniko udal kiroldegiak datorren ikasturterako ikastaroen eskaintza prest du. Datorren ikasturtean 35 jarduerako eskaintza izango da: 16 uretan eta 19 fitness aretoetan.

Izen-ematea bihar irekiko da. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.

Emakumeen boxeoaren egonkortzea

Berrikuntzen artean, emakumeentzako boxeo eskaintzaren egonkortzea izango da garrantzitsuenetakoa.

Horrez gain, helduentzako igeriketako Hastapena maila bi taldetan banatuko da: zerotik hasten direnak igerileku txikian hasiko dira eta zeozer badakitenek, baina autonomia askorik ez dutenek beste talde bat osatuko dute. Igeri egiten ikastea denez maila honen helburua, datorren ikasturtetik aurrera bi hiruhileko segidan egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek.

Izen-ematea, kiroldegian edo online

Izen-ematea bihartik irailaren 9a arte egongo da irekita. Bi aukera izango dira izena emateko: kiroldegian bertan edo online.

Izena ematen dutenen artean, plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da.

Lau eta 36 hilabete arteko haurren ur ikastaroetan urte osoan zehar egongo da zabalik izen-ematea (plaza libreen arabera).