Berriak
Atzealdea Bigarren hiruhilekoko kirol ikastaroetan izen-ematea abian da
2025·12·01

2025-2026 ikasturteko bigarren hiruhilekoko kirol ikastaroetan izena emateko prozesua. Ikastaroak urtarrilaren 7tik martxoaren 27ra izango dira.
Lehentasunak
Ikasle berriek izango dute lehentasuna abiatzen den ikastaroetan plaza eskuratzeko.
Zozketa eta zerrenden argitalpena
-
Ikasle berriak
-
Izen-ematea: abenduaren 1etik 8ra
-
Behin-behineko zerrendak: abenduak 9, 14:30ean
-
-
Errepikatzaileak
-
Izen-ematea: abenduaren 10tik 12ra
-
Behin-behineko zerrendak: abenduak 15, 14:30ean
-
-
Behin betiko zerrendak: abenduak 16
Plaza esleitua izan den edo ez jakinarazteko posta elektronikoa bidaliko da. Hala ere, Udalak gogorarazten du informazio eguneratu eta fidagarriena bulego ondoko iragarpen-taulan kontsultatu daitekeela.
Izen-ematea
Izen-ematea egiteko bideak:
-
Aurrez aurre: bulegoan edo kiroldegiko harreran
-
Online: https://kirola.hernani.eus/eu/ikastaroak/izen-ematea-araudia
Informazio gehiago behar izanez gero, jar zaitezte gurekin harremanetan.
