Egunerokotasuna

Atzealdea ERREMONTEKO SARREREN ZOZKETA

Erremonteko Sagardoaren Txapelketarako 25 sarrera bikoitz zozkatuko dira.

2024·05·02


Hernaniko Udala lehenengo aldiz Erremonteko Sagardoaren Txapelketaren babesle izango da aurten. Honen harira, 25 sarrera bikoitz zozkatuko ditu udalak hernaniarren artean. Sarrera hauek, ligaxka faseko 9 partiduetako batera joateko balioko dute eta partiduak gaurtik ekainaren 13 arteko ostegunetan jokatuko dira. Zozketan izena emateko azken eguna maiatzaren 7a izango da eta maiatzaren 8an argitaratuko dira sarituak. Izen-ematea kiroldegian bertan, atezainen harreran, edo https://labur.eus/slyPx estekan sartuta.