Berriak

Atzealdea 25/26 ikasturteko ikastaroei hasiera eman diegu

.

2025·10·01


Aste honetan eman diegu hasiera 2025/2026 ikasturteko kirol ikastaroei. Aurten ere, eskaintzak harrera oso ona izan du: guztira 1.379 plaza jarri ditugu eskura eta horietatik 1.212 bete dira, %87,89ko okupazioa lortuz.

Zenbakiez harago, gure lehentasuna argi dago: herritarrak aktibo mantentzea eta guztiontzako aisialdi eta kirol aukera osasungarriak eskaintzea. Horregatik, bihotzez eskertu nahi diegu izena eman dutenei. Zuen konfiantzak eta motibazioak egiten dute posible ikastaroen arrakasta.

Aurtengo eskaintzan, fitness aretoko ikastaroak izan dira jendetsuenak (510 parte-hartzaile), uretako ikastaroetan %88,45eko okupazioa lortu dugu , eta ume eta gaztetxoentzako ikastaroetan ia plazak guztiak bete dira (%94,81). Guztira 813 emakume eta 357 gizon arituko dira.