Web edukia bistaratu

Izen ematea eta araudia

Ikastaroen arabera ordainketa era honetan izango da:

Hilabeteko ikastaroak:

Kuotaren %100 ordaindu beharko da izena ematerakoan. Ordainketa Udalaren kontu korrontean egin beharko da, eta ordainagiriak kiroldegiko bulegoetan aurkeztu edo emailez bidali kirola@hernani.eus helbidera. Ordainketak txartelarekin egin daitezke ere.

Hiru Hilabeteko ikastaroak:

  • Ordainketa bakarra: Kuotaren %100 ordaindu beharko da izena ematerakoan. Ordainketa Udalaren kontu korrontean egin beharko da, eta ordainagiriak kiroldegiko bulegoetan aurkeztu edo emailez bidali kirola@hernani.eus helbidera. Ordainketak txartelarekin egin daitezke ere.
  • Zatikako ordainketa: Ordainketa aurrezki kutxa edo banketxeren batean helbideratu beharko da. Ikastaroari dagokion kuota hiru zatitan ordainduko da, zati bakoitzean hilabete bati dagokion kopurua.

Iraupen luzeko ikastaroak (iraila-ekaina, urria-ekaina):

  • Ordainketa bakarra: Kuotaren %100 ordaindu beharko da izena ematerakoan. Ordainketa Udalaren kontu korrontean egin beharko da, eta ordainagiriak kiroldegiko bulegoetan aurkeztu edo emailez bidali kirola@hernani.eus helbidera. Ordainketak txartelarekin egin daitezke ere.
  • Zatikako ordainketa: Ordainketa aurrezki kutxa edo banketxeren batean helbideratu beharko da. Ikastaroak irauten duen hilabete kopuruaren adinako zatitan ordainduko dira kuotak.
  • Izen ematea jarduera dagoeneko hasita dagoela egiten bada, lehen kuota gisa ordaindu beharreko kopurua alta-egunaren arabera finkatuko da, honela: hilaren 1etik 15era egindako inskripzioak hilabete osotzat hartuko dira eta hilaren 16tik 31ra artean egindakoak hilabete erditzat.

Itzulketa, baja eta bestelako xehetasunetarako informazio osoa duzu eskuragarri hemen.

 

Dokumentuak deskargatu

Ikastaroen Araudia [pdf]