Web edukia bistaratu

Ibilbide Osasuntsuak

Ekimenaren helburuak osasun hobea izatea, mugikortasuna lantzea, kirola egitea, aktiboago sentitzea, Hernani eta inguruneak ezagutzea eta lagun berriak egitea dira. Izan ere, ibiltzeak ez du neke handirik eragiten eta, astero nahiz egunero oinez pixkat eginez gero, onura ugari eragiten dizkio osasunari.

Guztira lau ibilbide daude, luzera eta zailtasun ezberdinetakoak, bakoitzak bere neurrira kirola egiteko aukera izan dezan. Ibilbide gehienak Hernaniko hirigunean kokatzen dira. Laburrenak 2,5km-ko luzera dauka, eta luzeenak, 7,3 km.

Herrian zehar ariketa fisikoak egiteko kaleko makinak dauden guneetatik pasatzen dira ibilbide guztiak.

 

Hemen ikus ditzakezu ibilbideak

Hernanin barrena ibilbidea

Iblbide Osasuntsuak [pdf]