Zerbitzuak
Informazio orokorra
Kanpoko igerilekuak uda denboraldian irekiko dira aisialdi eta jolaserako. Azpiegitura erraldoi hau forma anitzeko hainbat igerilekuz osatuta dago, bertan herriko txikienek gozatzeko aukera izango dute. Igerilekuak Hernaniko Txillida pasealekuan kokatuta daude.
Igerilekuetaz aparte, otorduak egiteko gunea, eta 10.000 metro karratu baino gehiagoko eguzkia hartzeko gunea daude. Aurten ez da kafeteriarik izango eta aldagelak eta toboganak itxita egongo dira, COVID 19a dela eta.
Gaztetxoentzat gune bat prestatuta dago, hainbat kirol praktikatu ahal izateko, besteak beste bolei, saski edo mahai-tenisa. Materiala norberak eraman beharko du (bolei eta saskibaloiko baloiak, mahai teniseko palak eta pelotak).

Denboraldia
Uztailaren 1etik - irailaren 13ra.
Ordutegia
Hiru txanda izango dira:
- 10:00 - 13:00 (12:30ean uretatik atera beharko da).
- 14:00 - 17:00 (16:30ean uretatik atera beharko da).
- 17:30 - 20:30 (20:00an uretatik atera beharko da)
Sarrera
- Kanpoko igerilekuetako abonatuek nahiz abonatu ez direnek aldez aurretik sarrera hartu beharko dute. Egunean txanda bakarrerako hartu ahal izango da.
- Nola hartu sarrera: webgune bidez https://web.hernani.eus/kirola/login.aspx?idioma=EU