Web edukia bistaratu

Abonuak - Sarrerak

Igerilekuak erabiltzeko beste aukera bat denboraldi osorako abonua eskuratzea da. Abonu hauek norbanakoarentzat eta familia guztiarentzat atera daitezke:

  • Abonu familiarra: Familiako ondorengo kideak izango dira abonuaren onuradunak, ezkontideak edo tutore legalak, seme-alabak edo 18 urtetik beherako tutoretzape legaleko pertsonak eta 18 urtetik gorakoak 30 urtera arte, beti ere familiako etxebizitzan erroldatuta badaude eta diru sarrerarik ez badute.
  • Izatezko bikote moduan erregistratutakoak eta etxebizitza bakarrean erroldatutakoek ere abonu familiarra eskuratzeko aukera izango dute.
  • Abonatu bakoitzak txartel pertsonal eta transferiezina izango du, abonu familiarra eta pertsonala izan arren.

Abonuek honako prezio hauek dituzte:

 
Familiarra Banakakoa Adintxikikoa
146,00 € 96,15 € 58,40 €

 

Hernani eta Astigarragako Kiroldegietako abonatuek honako gehigarri bat gehitu beharko diote beraien kuotei:

 
Familiarra Banakakoa Adintxikikoa
73,50 € 48,60 € 32,10 €

Abonuen ordainketa hiru modu ezberdinetan egin daiteke:

  1. Erreziboa banketxean helbideratuz, horretarako aldez aurretik SEPA zuzeneko zordunketaren helbideratze agindua sinatu beharko da. Kuotak zatika ordaindu ahal izateko, ezinbestean ordainketa modu hau aukeratu behar da.
  2. Kreditu edo zordunketa txartel bidez.
  3. Dirua ondorengo kontu korronteetako batean Hernaniko Udalaren izenean sartuta: 
    • KUTXABANK:  ES822095 5041 17 1060000469
    • BBVA: ES180182-5709-47-0200001004
    • EUSKADIKO KUTXA –(CLP): ES433035-0025-84-0250900008
    • LA CAIXA: ES322100-2403-84-0200046778

Egun bakarrerako sarrera

Egun solteetan igerilekua erabili nahi dutenek eguneko sarrera erosita sartu ahal izango dira. Kanpoko igerilekuetan sartzeko norbanako edo taldekako sarrerak eskuratu daitezke. 

Banakako sarreren prezioak:

  • 18 urtetik gora: 7,45€.
  • 18 urtetik behera:  5,15€.
  • 3 urtetik behera: 2,55€.
  • 6 hilabete baino gutxiago: 0,00 €.

Taldeentzako sarreren prezioak:

  •  11-20 haur: 4,85€.
  •  21-40 haur: 4,65 €.
  •  41-80 haur: 4,45 €.
  •  81etatik aurrera: 4,25 €.

Banakako sarreren prezioak 17:30etik aurrera:

  •  18 urtetik gora: 3,75 €
  • 18 urtetik behera: 2,65 €
  • 3 urtetik behera: 1,25 €
  • 6 hilabete baino gutxiago: 0,00 €

10 haur sartzen diren bakoitzeko, begirale batek doan sartzeko aukera izango du.

Eguneko sarreren ordainketa harreran egin beharko da eta esku dirutan eta kreditu edo debito txartelaren bidez egiteko aukera egongo da.

HUJIrako Abonu eskaera