Web edukia bistaratu

Hobariak

Udalaren Ordenantza fiskalaren 7.2. artikuluak arautzen ditu Kiroldegiko kuotetan ezarri beharreko hobariak; laguntza hauek kuotaren ordainketa salbuestea, %50eko edo %90eko hobariak aplikatzea izan daitezke (behean dituzu xehetasun guztiak).

Salbuespen edo hobari hauek soilik igerilekuetako abonatuei eta adingabekoei aplikatuko zaie. Hau da, familia batek udaleko edozein eremutan hobari fiskalak baditu, kiroldegian barne, deskontuak soilik 18 urtetik beherakoei ezarriko zaizkie. 

Hobari hauek eskuratzeko eskaera orria aurkeztu beharko da eta honekin batera eskatzailearen bizikidetza unitatea zehazten duen dokumentua, bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarreren frogagiriak eta jabetzan dituzten ondasun higiezinak eta ibilgailuak zehazten dituen dokumentua.

Ondareei dagozkion muga batzuk existitzen dira eta muga hauek gainditzen dituztenei ez zaizkie eskariak onartuko, Ibilgailu bat baino gehiagoren jabetza edota 13,90 zaldi fiskal baino gehiago dituen ibilgailuen jabeek esaterako ezin izango dituzte hobariak eskuratu. Horretaz gain, eskatzaileak etxebizitza bakarraren jabetza izan beharko du eta honek ezin izango du 154.545,30 euroko balio katastrala gainditu.

Honekin lotuta, diru sarreren gehienezko kopuruak zehazten dituen taula bat ere badago, bertan bizikidetza unitateko partaide kopuruen arabera jaso beharreko diru sarreren gehienezko kopuruak zehazten dira.

Horretaz gain, hobariak eskuratu ahal izateko gutxienez urte betez Hernanin erroldatuta egon beharko da eta ezin da udalarekin zorrik izan. Gainera, ibilgailuak Hernanin alta emanda egon beharko dute.

Hemen dituzue eskurgarri hobariak eskatzeko bete beharreko inprimakia eta bertan aurkituko duzu baita ere, tramitazioa burutu ahal izateko informazio guztia:

 

Dokumentuak deskargatu

Hobariak [pdf]