Edukira joan

Jarduera Fisiko eta Kirol saila - Hernani

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Egunerokotasuna
Atzealdea

Igerilekuak erabiltzeko bete beharreko neurriak

Hernaniko Udal Kiroldegiko igerilekuak ateak irekiko ditu herritarrentzat ekainaren 15ean. COVID 19a dela eta segurtasun eta higiene neurri zorrotzak zehaztuta. Arrazoi honegatik aforoa mugatua izango da eta ondorioz aurretiko hitzordua hartu behar da on line bidez edo telefonoz. Neurri hauek modu egoki eta seguruan betetzea guztion ardura da.
15 EKA

Hernaniko Udal Kirodlegiko igerilekuetan betebeharreko baldintzak

Hitzordua hartu behar da

Igerilekuak erabili ahal izateko hitzordua hartu behar da (07:00-21:00), on line web gune honen bidez http://82.116.169.10/a2sportweb/login.aspx?idioma=EU edo telefonoz (943 552185).

Txandak errespetatu

  • Behin txanda amaituta instalaziotik atera behar da.
  • Hitzordu bat bertan behera uzteko 2 ordu lehenago egin beharko da, bestela ez erabilitzat emango da hitzordua.
  • Hitzordua erabili ezean, hurrengo 48 ordutan ezingo da beste hitzordurik hartu zerbitzu horretan.
  • 65 urtetik gorakoentzat, haurdunentzat eta osasun arrisku berezikoentzat gordetako txandak  errespetatu behar dira (11:15-12:30 aste egunetan eta 10:15-11:30 larunbatetan).

Segurtasun neurriak bete

Sarrerara iristerakoan kiroldegiko langileek txanda bakoitzaren zerrenda egiaztatuko dute eta tenperatura hertuko diete erabiltzaile guztieri.

  • Kiroldegiko sarreran egongo diren hidrogela nahitaez erabili behra da eskuak garbitzeko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da (kirola egiten ari garenean bakarrik kendu ahal izango da).
  • 2 metroko distantzia bermatu behar da pertsonen artean, denbora guztian.
  • Kiroldegian markatutako bidetik joan behar da.
  • Aldageletako gehienezko aforoa errespetatu behar da.
  • Noeberaren gauzak takilan gorde behar dira.
  • Igerilekuan ezin da materialik erabili (pullboy, taula, aletak...).
  • Igerileku handian kale bakoitzean pertsona bakarra ibili ahal izango da.
  • Igerileku txikian 5 gune egongo dira. 3 gune elkarbizitza unitateentzat bideratuko dira. Beste bietan pertsona bakarra egon daiteke.

Gomendioak

Igerileku handiko bi ertzetako kaleetan lehentasuna izango dute uretan ondo moldatzeko zailtasun handiagoa dutenek.

(Segurtasun neurri guzti hauek beteko ez balira, Jarduera Fisikoa eta Kirol Saila neurri berriak hartu beharrean aurkituko litzateke).

 

Txandak

 

 


 


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu