Edukira joan

Jarduera Fisiko eta Kirol saila - Hernani

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Egunerokotasuna
Atzealdea

Hernaniko Udal Jolas Igerilekuak

Jolas igerilekuak ekainaren 19an irekiko dira irailaren 12ra arte.
19 EKA

 

Iaz bezala aforoa erdia denez, egunean bi txanda egongo dira eta herritar bakoitzak txanda bakarra aukeratu ahalko du.

Jolas igerilekuak ekainarn 19an irekiko dira eta irailaren 12ra arte egongo dira erabilgai. Pandemiaren ondorioz, aforoa %50ekoa izango denez, iaz bezala, bi txanda izango dira: goizez eta arratsaldez.

Bi aukera daude sartzeko: abonu txartela aterata edo aldian aldiko sarrera erosita. Bi kasuetan, aldez aurretik hartu beharko da txanda eta egun bakoitzean txanda bakarra aukeratu ahalko da.

Herritar guztiek izango dute abonatu txartela egiteko aukera; online (ekainaren 7tik aurrera) edo, presentzialki, jolas igerilekuetan bertan, aurretik zita hartuta 943 016345 (ekainaren 12tik aurrera, 10:00etatik 20:15era). Abonatu txartelak eta eguneko sarrerak prezioa erdia izango dute, zerbitzua ere mugatua delako. Beti bezala, Hernani eta Astigarragako kiroldegiko abonatuek prezio berezia izango dute.

Goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara izango da, eta arratsaldeko txanda 15:30tatik 20:30tara. Indarrean dauden neurriengatik aurten ez dira toboganak irekiko eta aldagelak ezingo dira erabili

DENBORALDIA Ekainak 19 - Irailak 12                                        
ORDUTEGIA

Goizeko txanda:

10:00etatik 15:00etara (14:30tan uretatik irten)                          

Arratsaldeko txanda

15:30tatik 20:30tara (20:00etan uretatik irten)

AFOROA %50

JOLAS IGERILEKUKO

ABONOAK

Herritara guztiek izango dute abonatu txartela egiteko aukera: 

- online: https://labur.eus/JpL7Q, ekainaren 7tik aurrera.

- Presentzialki, Jolas igerilekuan bertan, hitzordua hartuta (943 016345), ekainaren 12tik aurrera.

 

Udako denboraldian kanpoko igerilekura joan nahi duten abonatuek ere hitzordua hartu beharko dute, online bidez edo telefonoz (943 016345), egunean bertan edo bezperan eta txanda bakarrean, goizez edo arratsaldez.

SARRERAK Jolas igerilekuko abonua ez dutenek serrera erosi beharko dute online bidez https://labur.eus/SRsxM edo bertan erosita, bankuko txartel bidez (harreran jende pilaketa sahiesteko online aukera erabiltzea eskatzen da). Eta honekin batera hitzordua ere hartuta geratuko da.
ALDAGELAK Ezingo dira erabili.
TOBOGANAK Aurten goiko toboganak ez dira irekiko.

 

ABONATU TXARTELA EGITEKO PREZIOAK

Hernaniko eta Astigarragako kiroldegiko abonatuentzat:

- Familiarra..........37,45 €

- Banakakoa........24,75 €

- Adinez txikia......16,35 €

Hernaniko kiroldegiko ez abonatuentzat:

- Familiarra............74,35 €

- Banakakoa......... 49,00 €

- Adinez txikia.......30,00 €

SARREREN PREZIOAK

Jolas igerilekuko erabiltzaileentzat sarrerak:

- 18 urtez gorakoak (+18).................3,85 €

- 18 urtez beherakoak (-18)..............2,65 €

- 3 urtez beherakoak (-3)..................1,35 €

- 6 hilebtez beherakoak (- 6 hilbt)....0,00 €

Umeen taldeentzako eguneko sarrerak:

Sartzen diren 10 haurreko, begirale bat dohan.

11-20 ume.............2,50 ume bakoitzak

21-40 ume.............2,40 ume bakoitzak

11-80 ume.............2,30 € ume bakoitzak

 

 

 

 


 


// ]]>