Edukira joan

Jarduera Fisiko eta Kirol saila - Hernani

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Egunerokotasuna
Atzealdea

Gimnasioa erabiltzeko bete beharreko neurriak

Hernaniko Udal Kiroldegiko gimansioak ateak irekiko ditu herritarrentzat ekainaren 8an. COVID 19a dela eta segurtasun eta higiene neurri zorrotzak zehaztuta. Arrazoi honegatik aforoa mugatua izango da eta ondorioz aurretiko hitzordua hartu behar da on line bidez edo telefonoz. Neurri hauek modu egoki eta seguruan betetzea guztion ardura da.
8 EKA

Hernaniko Udal Kiroldegiko gimnasioan betebeharreko baldintzak

Hitzordua harut behar da

Txandak errespetatu

  • Behin txanda amaituta instalaziotik atera behar da.
  • Hitzordu bat bertan behera uzteko 2 ordu lehenago egin beharko da, bestela ez erabilitzat emango da hitzordua.
  • Hitzordua erabili ezean, hurrengo 48 ordutan ezingo da beste hitzordurik hartu zerbitzu horretan.
  • 65tik gorakoentzat, haurdunentzat, eta osasun arrisku berezikoentzat gordetako txandak errespetatu behar dira (10:00-11:30).

Segurtasun neurriak bete

Sarrerara iristerakoan kiroldegiko langileek txanda bakoitzaren zerrenda egiaztatuko dute eta tenperatura hartuko diete erabiltzaile guztieri.

  • Kiroldegiko sarreran eta gimnasioko sarreran egongo diren hidrogela nahitaez erabili behar da eskuak garbitzeko.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da (kirola egiten ari garenean bakarrik kendu ahal izango da).
  • 2 metroko distantzia bermatu behar da pertsonen artean, denbora guztian.
  • Kiroldegian markatutako bidetik joan behar da.
  • Takilak eta aldagelak ezin dira erabili.
  • Pertxeroak egongo dira gimnasioko ormetan, bakoitzak bere gauzak uzteko.
  • Poltsa txiki bat eraman daiteke maskara, eskuoihala eta ur botila eramateko.
  • Bi eskuoihal erabili behar dira (makinen gainean jartzeko bat eta izerdia lehortzeko bestea).
  • Ariketak banaka egin behar dira, inoiz ez beste pertsona batzuekin.

Makinak garbitu

Erabiltzaileak erabilitako makina garbitu baharko du bertan egongo den esprai batekin.

Gomendioak

Kardio ariketak instalazioetatik kanpo, aire librean egitea gomendatzen da.

(Segurtasun neurri guzti hauek beteko ez balira, Jarduera fisikoa eta Kirol Saila neurri berriak hartu beharrean aurkituko litzateke).

Txandak

 

 


 


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu