Edukira joan

Jarduera Fisiko eta Kirol saila - Hernani

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Habiaratutako portletak
Egunerokotasuna
Atzealdea

Uda 2020 ikastaro eskaintza

Ikastaro eskaintza aire librean eta kiroldegiko fitness aretoetan izango da. Ikastaroak hilabetekoak izango dira (uztaila eta abuztua).
22 EKA

Ikastaroak

 

Martxan jarri!

Ariketa fisikoa taldean egitea da funtsa, eta modu ludikoan. Egoera fisiko eta osasun orekari eutsi nahi dioten 55-65 urte bitartekoei zuzendua dago.

Zirkuitoak aire librean

Zirkuitu modura landuko diren ariketak egingo dira eta asmoa oinarrizko ezaugarri fisikoak hobetu eta bizitzeko modu osasuntsuak sustatzea da.

Hernanin barrena

Fisikoki entrenatuak dauden pertsonen taldea. Hernanin barrena zirkuituak, korrika...Ariketa eta proposamen desberdin asko. Jarduerak nahasian.

Pilates

Gorputzaren posturaren kontrolean oinarritzen diren ariketa sorta honekin, bizkarra eta abdominala aldea lantzen dira, beste hainbat onurarekin batera. Pertsona guztiek egin dezakete.

Zunba

Osasuntsu mantetnzea da oinarria, eta gorputza indartu eta flexibilitatea garatzea nahi da dantza mugimendu eta errutina aerobiko bitartez. Erritmo latinoamerikarrak erabiltzen ditu.

Multifitnessa

Intentsitate moderatuko ariketa fisikoa da, ariketa analitikoak eta zirkuitu modura ezarritako lana nahsten dituena. Ariketa anitza eta jolsas modura egina.

Hipopresiboak + Luzaketak

Bi modalitate nahasian. Ariketa abdominal hipopresiboa zoru pelbikoa eta sabelaren giharra ezagutu eta indartzea du helburu. Gorputz posturak hobetzea, minak eta ondoezak gutxitzeko eta sahiesteko.Arnas-apnearen bitartez lantzen den teknika da.

Izen ematea

Izen ematea on line bidez http://82.116.169.10/a2sportweb/login.aspx?idioma=EU edo kiroldegiko bulegoan hitzordua hartuta, telefonoz (943 552185).

Izen emate datak: ekainaren 22tik 28ra

Zozketa: ekainaren 28an, 08:00etan 

Zozketaren zerrendak: ekainaren 28an, 09:00etan.

Aiire librean izango diren ikastaroetako saioak, eguraldi txarra egiten duen egunetan kiroldegiko pistan burutuko dira.

 

 


 


Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu