Agenda
25 API 8 MAI
“Erabaki Hernani” Aurrekontu partehartzaile prozesuko proposamena da ikastaroa. Fagollagan eta Kontxan piraguismo modalitate ezberdinak probatzeko aukera izango da. NOIZ: Maiatzaren 12tik ekainaren 16ra larunbatero NORENTZAT: 2002 eta 2006artean jaiotako gazteentzat (12-16urte) PARTAIDE KOPURUA: 15 pertsonako taldeak PREZIOA: 15€ saio guztietan parte hartzen duenari dirua itzuliko zaio ORDUTEGIA: 75minutuko saioak Ordutegia zehaztuko da partaideen eta arduradunen artean. IZEN EMATEA: Kiroldegian astelehenik ostiralera Gaztelekuan asteartetik ostiralera (17:00-20:00)
19 API 8 MAI
Hernaniko Udalak XXIII. Squash txapelketan parte hartzeko izena emateko epea zabaldu dela adierazten dizue kiroldegiko bazkide edota herritarroi . Epea maiatzaren 8an amaituko da. Behar adina partehartzaile bilduko balitz, bi txapelketa antolatuko genituzke, bata gizonezkoentzat eta bestea emakumezkoentzat. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero , 943552185 telefonora deitu.
8 MAR
Langileen greba dela eta, datorren ostegunean, martxoak 8, ikastaro hauek ez dira egingo: Uretako Jarduerak Egunak Orduak 5 urtekoak Al.-og. 18:10 7-8 urtekoak og./J 18:00 9-11 urtekoak- as.-og 18:55 Barkatu eragozpenak
7 OTS
Otsailaren 7an, asteazkena, igerilekuan egingo diren frogak direla eta, ur tenperatura jaitsiko da, handira 26 gradutara, eta txikira 28 gradutara. Makina berrien funtzionamendua egokia dela egiaztatzeko egiten ari garen protokoloa da.
29 AZA
Langileen greba dela eta, datorren ostegunean, martxoak 8, 13:30etik 15:00etara, kiroldegia itxi egingo da . Barkatu eragozpenak abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta, kiroldegiak jai egunetako ordutegia izango du: 08:00-21:30
20 URT
Urtarrilaren 20an, larunbata, eskola kiroleko ekintzak direla eta, 11:00etan igerilekuak ireki egingo dira. Larunbatean dauden ikastaroak normal emango dira. Barkatu eragozpenak
4 URT
Hernaniko Udalak ematen dituen diru-laguntzak, bai ohikoak baita ezohikoak ere, kobratu ahal izateko, herriko kirol elkarteek dokumentazioa urtarrilaren 4an baino lehen aurkeztu behar dute.
28 ABE
Abenduaren 28an, 12:00etan, kiroldegiko bulegoan egingo da urtarrilean hasiko diren ikastaroko plazaren zozketa. Zozketa, beti bezala, publikoa izango da.
29 ABE
Ostiral honetan, gabonetako ludotekako ekintzen artean bingo solidarioa egingo da. Proposamenak bi funts nagusi ditu: Janari bilketa bat egitea eta ekintza berri eta dibertigarri berri bat konbinatzea. Horretarako, ostiraleko saioan zehar janaria ekartzearen truke, bingo jokorako "kartoiak" banatuko ditugu. Alde batetik, bildutako janaria Gipuzkoako Elikagai Bankura eramango dugu. Bestalde, janaria ekartzeagatik eskuratutako "kartoiekin" goizeko 11etan 11:30etan eta 12tan egingo ditugun bingo saioetan parte hartu ahal izango dute, eta bertan emango diren sari bikainak eskuratu. Ez da beharrezkoa izugarrizko erosketa egitea, bakoitzak ahal duen neurrian zerbait ekartzearekin asko lagundu baitezakegu, eta aldi berean guztiok batera goiz dibertigarri bat pasa.
26 ABE 29 ABE
Abenduaren 26, 27, 28 eta 29an, haurrentzako eta familientzako ekintzak daude kiroldegiko pistetan, 10:00etatik 13:00etara. Etorri eta disfrutatu