Agenda
Atzealdea

Neurri berriak maiatzaren 10etik aurrera

Maiatzaren 10etik aurrera neurri berriak izango dira indarrean kiroldegian.
10 MAI

Neurri berriak jarriko dira indarrean kiroldegian maiatzaren 10ean 23/2021 DEKRETUAk (maiatzaren 7koa) adierazten duena betetzeko. Hauek dira neurri nagusienak:

  • Kiroldegia 22:00ak arte egongo da zabalik.
  • Aforoa %50ekoa izango da.
  • Aldagelak erabili ahal izango dira, %35eko aforoarekin. Dutxak bakarka erabili ahal izango dira.
  • Musukoa uneoro erabili behar izango da, instalazio osoan igerilekuan izan ezik; orainarte bezala.

Gimnasioa eta igerilekuak, orainarte bezala: goizetik aforoa bete arte eta arratsaldez hitzordua hartuta (online edo tlefonoz). Aforoak online edo kiroldegiko sarrerako pantailan ikus daitezke. Arratsaldez joateko honako ordutegiarekin erreserbatu beharko da: gimnasiorako 14:15 - 21:30, igerileku handirako 16:00 - 21:00 eta igerileku txikirako 17:15 - 21:00.

Gainerako zerbitzuak (Indoor Walking eta Ziklo Indoor gela; eta sauna aldez aurretik hitzordua hartuta goiz eta arratsaldez, orainarte bezala. Hitzordua hartuta online edo telefonoz (943 552185).